Jon ORMAZABAL
PILOTA

Jokin Altunaren zirkulua ixteak merezi duen atarikoa

Bakoitzak berean partida ia perfektua jokatu dute laurek, baina, urdinek horrenbeste jo ostean, amezketarrak atzean amaitu du lehia.

(Iñigo Uriz | Foku)

ALTUNA III-MARTIJA 22

IRRIBAR-REZUSTA 21

 

Zalantzarik ez dago historiara pasako den pilotaria dugula Jokin Altuna. Bada, orain, bere palmaresean falta duen txapel bakarra inoiz baino gertuago dauka amezketarrak. Finalerako txartela gaur bertan lor dezakete berak eta Martijak Elezkano-Zabaleta Laso-Imazi irabazteko gai badira eta halako balentria batek ezin zuen edonolako atarikoa izan. Eta amezketarrak jarri zuen beretik, bera magiaz harago, aurkariek horrenbeste jo zuten ia ordu eta erdiko partidako azken tantoa atzean lortuz, baina inguruan izan zituen beste hiru pilotariek ere ikaragarri dotoretu zuten partida.

Bakoitzak bere estiloan, maila goreneko partida jokatu zuten Altuna-Martija eta Irribarria-Rezustak. Egia da amezketarraren distirak gainontzekoen lana itzalean uzteko arriskua sortzen duela, baina, galdu arren, 2017ko txapeldunek ere harro eta itxaropentsu egoteko moduko lana osatu zuten. Pilota bakarra galduta, Rezustarik onena ikusteko modua izan genuen, pilotakada bakoitza gozatuz, eta Irribarriak ere lan bikaina egin zuen, nahiz eta sakez egindako faltak eta 21-20koan Rezustak jotako pilotakadak bere gorputzean jo izanak aramarraren balorazio zigortu. Izan zuen Altunarekin txokoan nahastu behar ez zuen alerik, baina airez amezketarrak baino tanto gehiago amaitu zituen eta bere dohainei etekina ateratzen asmatu zuen. Baina batez ere, bikote moduan euren jokatzeko eran erakutsitako fedearekin eta bidea ikasi izanarekin geratu behar lukete ezkerrek, 6-1ekoan edo 18-13koan errazena amore ematea izan zitekeenean arazo larritan jarri baitzituzten bolada izugarrian dauden bi pilotari.

Hasiera hotza

Urdinengan bainaren bat jartzekotan, izan zuten hasiera hotza aipatu behar, Altuna-Martijak errazegi alde egin baitzieten (6-1) eta azkenerako ordaindu egin baitzuten. Sake-errematean zital, amezketarrak erakustaldia eman zuen lehen partean, pilotakada bakoitzari zentzua emanez. Horrela heldu ziren partidako lehen aldeak, baina bikote gipuzkoarrak eutsi egin zion eta orain arte aipatu ez dugun baina lan gogoangarria egin zuen Martija gupidarik gabe zigortu zuen. Atzerago esana genuen Altunak sekula ez zuela Binakako batean bere bizkarra horren babestua izan eta Etxeberrikoak atzo ere berretsi zuen uste hori. Bi jotzaile handiren aurka, atzelari nafarrak hustu egin behar izan zuen, bikietan karranpak nabaritzeraino, baina beti bezain serio eta seguru, lan ikaragarria osatu zuen, bi ezkerren erauntsiari eutsi eta tarteka –Altunaren keinuei zukua ateraz– pilotak eskuinez ondo luzatuz.

Hala ere, partidaren bigarren partea sufrikario hutsa izan zen Martijarentzat, Irribarria-Rezustak Altuna deskonektatu eta min handia egin baitzuten euren gustuko materialarekin. Hala, partida 20-20 berdindu zuten amaiera ezin estu eta zirraragarri bati bide emanez. Txanpona edozein aldetara eror zitekeen, baina, gehienetan bezala, txapeldunaren aldera erori zen.

 

Un debut inmejorable para Apezetxea

Oier Apezetxea comenzó de la mejor manera posible su periplo como remontista profesional. Junto con Aldabe ganó 34-35 ante Loitegi y Zaldua I un partido que es correspondiente al Berria Erremonte Txapelketa. Un resultado que les otorga cuatro puntos y se colocan más cerca de la clasificación a semifinales. Unas semifinales para las que ya se han clasificado Loitegi y Zaldua con seis puntos.

También están clasificados como primeros del grupo A Goikoetxea V y Odei, que volvieron a aplastar a los rivales. Si la semana pasada dejaron en 16 a Urrutia II-Labaka, esta vez dejaron en 14 a Susperregi y Zubiri. Con estos resultados Susperregi y Zubiri se la jugarán contra Urrutia II-Labaka. El ganador pasará a semifinales como segundo de grupo y el perdedor quedará eliminado. En el grupo B Aldabe y Apezetxea necesitan 23 tantos ante Etxarri-Martirena, que deben ganar y dejar en 22 tantos a sus rivales. Aldabe y Apezetxea con 32 serían primeros. GARA