KLIK

«Olatuen bidea», Basque Culinary Center-en egoitza berria

26 milioi euroko aurrekontua izango du, eta eraikuntza lanak datorren urteko irailean hasiko dira. Epeak betetzen badira, 2024. urte amaieran irekiko ditu ateak Basque Culinary Center-en bigarren egoitzak. Donostiako Gros auzoan eraikiko da, Nafarroa hiribidean, Okendo Kultur Etxearen alboan. Danimarkako Bjarke Ingels Group arkitektura estudioak irabazi du nazioarteko lehiaketa, eta berea izango da erronka. “Olatuen bidea” izena jarri dio proiektuari.

Argazkia: Bjarke Ingels Group