Jon ORMAZABAL
REALA

Alex Sorloth, aklimatazio eperik behar ez duen fitxaketa Imanolentzat

Mediku azterketak gaindituta, gaur entrenatuko du aurrelari norvegiarrak gainontzeko taldekideekin eta larunbatean Atletico Madrilen aurka joka lezake. Bere lehen hitzetan azaldu duenez, «iazko denboraldi amaieratik hona itzultzea zen nahi nuena».

Alex Sorloth Anoetako harmailetan, aurten jantziko duen elastikoarekin.
Alex Sorloth Anoetako harmailetan, aurten jantziko duen elastikoarekin. (REALA)

Ekonomikoki inolako aitzakiarik ez duen salmenta izan den arren, argi dago denboraldia hasita Alexander Isak Newcastle talde ingelesera saltzeak goitik behera aldatu dituela Realaren denboraldi honetarako asmoak. 70 milioi euro patrikaratuta burua galdu eta kolpeari beste kolpe batekin erantzuteko tentazioa handia izan daiteke, baina Realeko arduradunek nahiago izan dute erdiko bidetik jo eta berehalako errendimendua bermatzen dien Alex Sorlothen fitxaketa lehenetsi, aukera hoberen bat ote dagoen patxada apur batekin hobeto aztertzeko.

Klubeko ordezkariek argitu beharko dute Leipzig taldearekin aurrelaria Donostian aritzeko akordioa Isaken salmentarekin jarri ote zen martxan edo aurretik, Carlos Fernandezen lesioarekin ere abian ote zegoen, baina kontua da, behin suediarra salduta, akordioa oso azkarra izan dela, jokalariaren beraren nahiak eta Imanol Alguacilenak bat etorri direlako.

UTZITA, EROSTEKO AUKERARIK GABE

Jakina da Orioko entrenatzaileak oso gustukoa duela aurrelaria eta jokalariak atzo Realarekin sinatu eta berehala esandakoaren arabera, «iazko denboraldi amaieratik hona itzultzea zen nahi nuena». Ekainean Realak bazuen jokalaria erosteko aukera bat, 16 miloi euro ordainduta, baina garestiegia irudituta-edo, pasatzen utzi zuen eta norvegiarrak Alemaniara itzuli behar izan zuen, nahiz eta Leipzigeko entrenatzaileak ez zuen taldean nahi. Fitxaketen merkatua amaitzear den honetan, ordea, batzuen eta besteen interesek bat egin dute eta Sorloth Realean arituko da beste urte betez, fitxaketagatik ezer ordaindu behar izanik gabe -aurrelariaren fitxaren kargu egin beharko du soilik talde txuri-urdinak-.

Mediku azterketak pasata, gaur goizeko entrenamenduan gainontzeko taldekideekin arituko da Sorloth Zubietan eta Imanolek larunbatean Atletico Madrilen aurka -iaz bi gol egin zizkion- jokatzeko prest izan dezake aurrelaria.

Azken egunetan bestelako eskaintza batzuk ere izan dituen arren, Sorlothek Realean jokatzea lehenetsi omen du. «Oso pozik nago, iazko denboraldi amaieratik Realera itzuli nahi nuen, taldekideak, taldea, zaleak, klubeko langileak... faltan bota izan ditut eta oso pozik nago itzulerarekin», azaldu zuen klubeko webgunean eskegitako elkarrizketan.

SENTSAZIO ONAK

«Esan nuen bere garaian oso sentsazio onak izan nituela Realean, batez ere iazko denboraldiaren azken aldera eta jokatzen eta golak sartzen hasteko gogo handia daukat. Nire lagunak eta familia oso pozik daude Donostian eta horrek ere ni oso gustura sentiarazten nau», gaineratu zuen.

Mikel Oyarzabalek min hartu eta Imanolek 4-4-2ko sistemaren alde egin zuenean erosoago aritu zen Sorloth zelaian eta denboraldi honetan ere oriotarra zelai erdiko erronbo horren aldeko apustua egiten ari denez, pentsatzekoa da norvegiarrak ez duela arazorik izango taldera egokitzeko, nahiz eta denboraldiaurrean ez den taldekideekin aritu. «Orain taldea ezagutzen dut, entrenatzailea ezagutzen dut, baita jokalari gehienak ere. Oso jokalari teknikoak daude taldean eta, ni aurrelaria izanik, gol asko sartzea espero dut». Bizkarrean bere lagun Isakek utzitako 19 zenbakia eramango du eta zaleei larunbatean elkar ikusiko dutela agindu zien «Atleticoren aurka garaipena lortzeko».

Sadiq, el nombre si se apuesta por apostar

Asegurándose, en la medida de lo que esto sea posible, rendimiento inmediato con la incorporación de un Sorloth que Imanol ya conoce de antemano y que era una de sus prioridades, la Real cuenta con apenas 48 para decidir si afronta la contratación de otro delantero centro, teniendo en cuenta la lesión de Carlos Fernández y la poca bola que el oriotarra ha dado a Karrikaburu, al que todavía cree le falta algo para poder rendir en Primera.

Descartado Cavani, que firma por el Valencia, la disyuntiva está en apostar por un delantero con proyección y que pueda revalorizarse o, en una temporada tan atípica como la presente por la disputa del Mundial de Qatar, esperar al mercado invernal, este año mucho más largo con el parón en las competiciones de clubes.

Si finalmente se decantan por la primera opción, la de invertir una buena parte de lo recibido del Newcastle por Isak, parece que el elegido será Umar Sadiq, delantero nigeriano del Almería que ya ha marcado dos goles en las tres primeras jornadas. Delantero muy potente, mucho menos técnico pero más vertical que Isak, Sadiq es un jugador que ha estado en el radar de muchos equipos, que parecía llamado a cambiar de aires pero que, de momento sigue en el equipo andaluz, que pedía 30 millones y ahora podría dejarlo salir por unos 20. Sería el fichaje más caro en la historia txuri-urdin. J.O.