Krisi ekosozialak astinduko duen lan merkatuari begira Portugaleten
Krisi ekosozialak lan munduan izango dituen eraginak aztertu zituzten atzo Ekotopaketetan. Nabarmendu zutenez, lanpostu asko galduko dira energia eta materialen kontsumo handiko gure sektore nagusietan, eta berriak sortuko dira bizitzaren sostenguarekin zerikusia dutenetan. Egoerak gatazkak ekarriko ditu, baina mobilizazioak beste eredu bat artikulatzeko balio dezake.
Portugaleteko Sastraka espazio autogestionatuan egiten ari diren Ekotopaketek krisi ekosozialetik eratorritako adar bati heldu zioten atzo, lan munduan izango dituen eraginei erreparatuta, espero daitekeen agertokia marrazteko. “Krisi Ekosozialaren aurrean nola antolatu lana eta enplegua” izan zen planteatu zuten hausnarketa, hiru gonbidaturekin: Luis Gonzalez Reyes Ecologistas en Acción antolakunde ekologistako kidea, Ainhara Plazaola ELA sindikatuko ingurumen idazkaria eta Emilio Santiago Muiño, CSICeko (Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua) ikertzailea.
Krisi energetikoko eta materialen krisi egoera honetan, eraldaketa ekosozialari lotutako desazkundeak ekarriko lukeen lanpostuen galeraz eta sorreraz galdetu zieten hirurei. Santiagok lan merkatuaren eta eraldaketa handia jasango duten sektoreen birdiseinuaz hitz egin zuen.
Testuinguru horretan kokatu zituen agroelikadurarena eta mugikortasunarekin zerikusia duena, baina enplegu berdeari lotuta aukera gehiago izango dituzten espazioak ere aipatu zituen adituak, eta horien artean birziklatzearekin, trenbidearen garapenarekin eta klima aldaketara egokitzearekin lotutakoak nabarmendu zituen.
Plazaolak onartu zuen bidezko trantsizio ekosozial batek sektore batzuetan enplegua galtzea ekarriko duela, eta planteatu zuen irizpideak ere finkatu beharko direla zer enplegu diren onargarriak, beharrezkoak... ebaluatzeko. Argi utzi zuen altzarigintza bezalako sektoreak izango direla energiaren eta materialen kontsumo altuak gehien eragingo dien sektoreak, baita automobilgintza ere, «gure herriko sektore nagusi bi», azpimarratu zuenez.
Aldiz, lanpostuak sortuko dituzten sektoreen artean, energia berriztagarriena, zaintzarekin lotutakoa, hezkuntza, kulturgintza edo giza jarduerak eragindako kalteak lehengoratzearekin lotutakoak jarri zituen adibidetzat.
Ecologistas en Accion-eko sortzaileetako bat den Luis Gonzalezen esanetan, arazo larri bat dago Hego Euskal Herriko ehun industrialean. Nabarmendu zuenez, iturri energetiko eta materialenetan oinarrituta dago, eta «horrek inpaktuak ditu eta jasanezina da une historiko honetan».
Adituaren ustez, «gure enplegu eredua ez da mantenduko enpleguen galera garbi eta handiarekin»; beraz, industria sektorea izango da «berregituraketa sendo» bat izango duenetako bat. Jada aurrean dugun errealitateari begira, bestalde, esparru merkantilizatutik ateratzen diren espazio komunitarioak aipatu zituen. Ikuspegi komunitarioko balioak eta autonomiaren ideia behin baino gehiagotan aipatu zituen, zabaltzen den agertoki berrian kapitalismoa gaindituko duen eredu baten eraikuntzan.
Langile klasearen paperaz
Eraldaketa ekosozial horretan langile klaseak jokatuko duen paperaz galdetuta, langile klasearen protagonismoa defendatu zuen Plazaolak. Gogora ekarri zuen Hego Euskal Herriak konfrontazio maila handiak dituela, «eredugarritzat» hartzen den zerbait, eta planteatu zuen, halaber, azken urteetako hainbat lan gatazkak, nagusiki bizitzaren sostenguarekin lotutako sektore feminizatuetan, «asko irakatsi» dutela. Azpimarratu zuen sistema kolokan jarri eta jakin izan dutela lan baldintzekin lotutakoaz gain eztabaidaren zentroan bizitzarako benetan garrantzitsua dena jartzen.
Aipatu zuenez, greba luze-luzeak izan dira horietako gehienak, «ez dira bi egunetan langileen alde» errotzen direnak; eta beste ezaugarri komun bat dute, ondoan izaten dituzten eragileak, mugimendu feminista kasu. «Intersekzionalitate hori oso garrantzitsua da», azpimarratu zuen.
Moderatzaileak planteatutako galdera berari erantzunez, Santiagok ohartarazi zuen ez dela kasualitatea «gaitasun eraldatzaile handiagoa egotea langile klase indartsu bat eta herri kontzientzia dagoen lekuetan». Bere ustez, langile klaseak eta sindikatuek paper nagusi bat jokatuko dute, baina Estatuak ere joka dezakeen papera defendatu zuen: «irtenbidearen zati» bat izan daitekeela esan zuen. Horrez gain, beharrezkoak izango diren marko normatiboa eta politika berriak aipatu zituen.
Sindikatuek eta mugimendu sozialek izango duten borroka espazio horretan erabat erreakzionarioak diren proposamenak gailendu daitezen saiatuko diren mugimendu faxisten sarreraz hitz egin zuen Gonzalez Reyesek. «Hori lehen mailako erronka izango da», eta horri aurre egiteko, konfrontazioaren ordez beste «iruditeria berriak eta alternatibak eraikitzea» bezalako formulak bilatu beharko direla defendatu zuen.
Yayo Herrero: «Estamos educando a los niños en contra de su propia supervicencia»
La importancia de trabajar conceptos como el de transición ecológica y sus derivadas en las aulas, revisando de forma crítica nuestro modelo de vida, son algunas de las reflexiones que puso sobre la mesa la investigadora y activista ecofeminista Yayo Herreo durante su participación el viernes en una de las charlas organizadas en Sastraka. «Estamos educando a los niños y a las niñas en contra de su propia supervivencia. Cuando miras lo que los estados y las instituciones dicen que hay que estudiar, directamente se está proponiendo una malla curricular para un mundo que ya no existe», afirmó.
Herrero expuso cómo ve ella la educación del futuro. O, mejor dicho, cómo cree que debería ser ya. «Sería un espacio en el que el conjunto de la comunidad educativa tendría que preocuparse de las tareas del propio espacio», planteó. Tomó como referencia la realidad de las mujeres -«porque la mayoría son mujeres»- que llegan casi de madrugada para que los alumnos encuentren el aula limpia: «No saben quién la ha limpiado, ni cuánto ganan, ni cuál es su vida. Aquí volvemos a reproducir esa quiebra entre lo que le damos valor, aquello que hace que las cosas sean posibles, y lo que no le damos importancia». La activista ecofeminista se refirió , asimismo, a las «contradicciones» que rodean el ecologismo y la movilidad. Recordó al respecto las palabras de un amigo suyo: «Tenemos que pasar del Protocolo de Kioto al ‘Protocolo de Quieto’», y apuntó que esto significa apostar por la cercanía, cuestionar las «comodidades» del capitalismo y «viajar a lo hondo, no a lo lejos». Se trata, profundizó, de ir a «sitios a los que se pueda llegar con la bici, andando o con transporte público, y que ofrezcan la posibilidad de estar», así como disfrutar del camino. Marcel PENA