Plaza eta bihotza beteta, oinatzen azken sakea

Akabo. Amaitu da Oinatz Bengoetxearentzat frontoietako ibilbidea. Pilotari gisa 20 urte bete izanaren ametsa gauzatuta, horrenbeste ordu eman dituen Leitzako plazan zuriz jantzita eta lagunek inguratuta jokatu du azken partida. Uda honetan herriz herri aritu da pilotari ahalik eta zuku gehien ateratzen. 70 partidatik gora jokatu ditu eta Atlantikoa ere gurutzatu du. Azken guda dantza eskainita, bihotza beteta itxi du etapa zinez oparoa.Jagoba MANTEROLA | FOKU