ZuriñeIGLESIAS SARASOLA
IRU
Entrevue
TAO GEY-EMPARA
Bidasoa Irugo jokalari

Ez nuen uste hainbeste jokatuko nuenik Asobal Liga»

Tao Gey-Emparanek Urruña, 2003) kontratua luzatu berri du Bidasoa Irunekin, 2025eko sasoi amaierara arte. Ipa Euskal Herriko jokalariak aitortu d Kauldi Odriozola joan izanak «asko lagundu» diola lehen taldearekin minutu gehiago izaten.

(JonURBE | FOKU)

dasoa Irune historian Ipa Euskal Herriko jokalari askorik ez daizan, soilik bi: Paco Barthe Hendaiakoa, eta Arnaud TabarandBiarrikoa.Gey-Emparan da hirugarrena. Duela lau urte etorri zen Irunera; batetik, etxera itzuli nahi zuelako, eta horretarako Bidasoa zelako «klub onena»; eta bestetik, gazteleraz ikasteko aukera ona zelako, baita euskaraz hitz egiten jarraitzeko ere.

Urruñakoa Bidasoa Irugo bigarren taldeko jokalaria da. 2020-2021eko denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta gerozti haiekin entrenatzen d. Azkenaldian partidak jokatzeko aukera ere izan du. Eskuin hegaleko jokalariak argi du oraindik hobetzeko tartea baduela, eta harentzt garrantzitsuena da, bigarren taldearekin jokatzen duenean, entrenatzaileari erakustea lehen taldean jokatzeko prest» dagoela

Pozik zaude kontratu berritzeagatik?Bai, oso pozik nago beste bi urtez hemen jarraitzeko aukera dudalako. Gainera, etxetikhurbil nago, giro oso ona dugu taldean, eta oso ongi konpontzen naiz denekin.
Debuta egin zenuenetik, lehen taldetik gertu egon zara. Nola baloratzen duzu orain arte egindako ibilbidea?Ez nuen uste hainbeste jokatuko nuenik Asobal Ligan. Hasieran soilik lehen taldearekin entrenatzen nintzen, eta pixkanakapixkanaka jokatzeko zortea ere izan dut. Orain beti entrenatzen naiz haiekin. Oso pozik nago; batetik, aukera eman didatelako zertarako gai naizen erakusteko, eta, bestetik, talde teknikoaren konfiantza dudalako zenbait minutuz horrelako maila altu batean jokatzeko.
Uste duzu Kauldi Odriozola taldetik joateak ateak ireki dizkizula lehen taldera?Bai, noski lagundu duela. Kauldi oso ona zen, eta asko ikasi dut harekin, baita Caverorekin ere. Hegaleko bi jokalari oso onak dira, maila honetan igako ia onenak. Kauldi joan zenetik, soilik Cavero dago hegalean, eta gero gaude gazteak garenak; Julen Mujia eta ni, zeinak hegalean ere joka dezakeen. Egoera horrek asko lagundu digu lehen taldean minutu gehiago izaten.Denboraldi honetan Bidasoa Iruno deialdietan sartu zara. Hamabost partidetatik 11 jokatu dituzu. Pozik zaude eman duzun mailarekin?Sasoi honetan gazteok deialdian egoteko zortea izan dugunean, minutu dezente izan ditugu erakusteko zer egiteko kapaz garen. Denboraldi hasieran nahiko gustura nengoen erakutsi nuen mailarekin, baina azkenaldian, lesioak tarteko, pixka bat okerrago aritu naiz. Hala ere, oro har, pozik nago, eta zorte handia dut asko jokatu dudalako lehen taldearekin.
Zein jokalariri erreparatzen diozu hobetze aldera? Lehen aipatu dituzu Odriozola eta Cavero...Thomas Tesorierek asko lagundu zidan -kluba utzi zuen joan den hilabetean-, rantsesa delako, eta eskarmentua duelako Asobal Ligan. Bereziki defentsako jokoan lagundu zidan. Bestalde, iragan denboraldian ere Jose Manuel Sierra atezainak asko lagundu zigun gazteoi entrenamenduetan. Azken batean talde osoaren laguntza izan dut, baina bereziki aipatu ditudan bi horiena.
Uste duzu gero eta gertuago zaudela lehen taldeko jokalari izateko?Egia esateko ez dakit. Denboraldi honetan zortea izan dugu eskuin hegaleko jokalaririk ez dutela fitxatu, eta horrela, aukera izan dugu hobetzeko eta haiekin jokatzeko, baina oraindik zerbait falta zaigu. Izan ere, bigarren taldearekin aritzen garenean, erakutsi behar dugu badugula maila lehen taldean egoteko.

Irunera etorri aurretik, Anglet Biarritz Olimpique taldean egon zinen. Zergatik hartu zenuen hona etortzeko erabakia?

Paueko formakuntzarako zentroan nengoenean eskatu zidaten hango taldera joateko jokatzera, baina ez nuen gogorik. Nahiago nuen etxera itzuli, eta horretarako klub onena Bidasoa zen. Esperientzia ona zen niretzat gaztelera ikasteko, baita euskaraz hitz egiten jarraitzeko ere. Oso pozik nago hemen; etxetik hurbil, eta gainera maila ahalik onenean jokatzen ari naiz.

Munduko Txapelketagatik geldialdia egin ondoren, nola aurre egingo diozue ligako bigarren itzuliari?

Gogo askorekin gaude. Pixka bat larri amaitu dugu Asobal Ligako lehen itzulia, eta dugun guztia eman nahi dugu ligako lehen postuetara itzultzeko. Europan orain arteko bide beretik segitu nahi dugu; datorren fasera sailkatzeko postu onean gaude, eta ahalik urrutien iristen saiatuko gara.

Ligari begira, zer da lehen itzulitik hobetu beharko duzuena, bigarrenean Europarako sailkapeneko postuetan egoteko?

Etxetik kanpo jokatzen ditugun partidak irabazi behar ditugu. Denboraldi honetan puntu asko galdu baititugu; nahiko kostatu zaigu, eta puntu bakarreko aldearekin partidak galdu ditugu. Asobal Ligan, aurreko sasoiekin alderatuta, maila igo egin da, eta horrek ere neurri batean zaildu du kanpoan irabaztea. Hala ere, partida horiek irabaztea besterik ez dugu, eta hori egiteko gai gara.

Benidorm taldearen aurka arituko zarete gaur Artalekun, 21.30ean. Han 26-22 galdu zenuten. Zer hobetu behar duzue partida hartatik puntuak etxean geratzeko?

Neurketa zaila izango da, aurkari handi baten kontra. Ondo jokatzen ari dira zazpi-seiren aurkako sistemarekin, hiru euskarrirekin aritzen baitira. Aste osoa izan dugu hori lantzen jarduteko, eta ikusiko dugu ostiralean [gaur] haien jokatzeko modua gainditu dezakegun.