Urtzi URRUTIKOETXEA
NEW YORK
OSTIRAL SANTUKO AKORDIOAREN XXV. URTEURRENA

Adamsek eta Clintonek jendaurreko solasaldia egin dute New Yorken

Irlandako Bake Akordioaren 25. urteurrena gogorarazteko ekitaldien artean, uhartetik kanpo eta Atlantikoaz bestaldean egin da berezienetako bat. Bill Clinton AEBko presidente ohia eta Gerry Adams Sinn Fein-eko buru izana New Yorken elkartu dira, duela mende laurden lortutako hitzarmenaz hausnartzeko eta irlandar diasporaren eta Washingtonen garrantzia azpimarratzeko.

Bill Clinton AEBetako presidentea, Falls Roaden, Belfasten, 1995ean.
Bill Clinton AEBetako presidentea, Falls Roaden, Belfasten, 1995ean. (@GerryAdamsSF)

«Ostiral Santuko akordioari buruzko hausnarketak: 25 urteko bakea eta aurrerapena» ekitaldia iragarri eta gutxira amaitu ziren bi buruzagi historikoen solasaldia ikusteko sarrerak. AEBko zazpi erakunde irlandarrek antolatu zuten ekitaldia Cooper Union-en egoitzan, Manhattan hegoaldeko izen bereko plazan. «Irlandar Amerika harro dago Ostiral Santuko Hitzarmena bermatzen eta babesten izandako rolaz. Irlandako bakea AEBko kanpo politikaren azken 50 urteetako lorpen handiena da», zioen, besteak beste Sinn Feinen Lagunak eta James Connolly Labour Coalition elkarteek sinatutako agiriak. «Clinton presidentea funtsezkoa izan zen gatazkaren konponbide baketsua sustatzeko».

Ordura artean zeuden oztopo garrantzitsuenetakoak ezabatu eta buru-belarri murgildu zen Washington 90eko hamarkadan Irlandako bake-prozesuan. Hala, Gerry Adamsi AEBra bidaiatzeko debekua kendu zion Clintonek behin-behinean, eta prozesuaren jarraipena egiteko mandatari bat izendatu ostean (George J. Mitchell senatari ohi demokrata), «modu praktikoan segurtatu eta babestu zuen Ostiral Santuko Hitzarmena. Kargua utzi zuenetik, Clinton presidenteak bakearen eta Ostiral Santuko Akordioaren defendatzaile izaten jarraitu du», gogorarazi dute antolatzaileek.

Gerry Adamsek behin baino gehiagotan aipatu du zer garrantzitsua izan zen Bill Clintonen rola bake-prozesuan. Duela ia 30 urte, IRA Irlandako Armada Errepublikanoak borroka armatuan ziharduela, Sinn Fein-eko presidenteari AEBko bisa ematea onartu zuen Etxe Zuriko maizterrak, Londresek ez egiteko eskatu zion arren; John Major lehen ministroak bidaia propaganda egiteko izango zela salatu zuen. Estatu Batuetako Estatu Idazkaritzatik ere bisa ukatzeko aholkatu zioten presidenteari, bi herrialdeen arteko harremanean kalte handia ekarriko zuelakoan.

Bi eguneko bisa

Clintonek, baina, baimen mugatu bat eman zuen Gerry Adams AEBra etortzeko. «Bisa bermatzea funtsezkoa izan zen», gogorarazi izan du buruzagi errepublikanoak. Behin-behineko bisa bat izan zuen, 48 ordurako, Sinn Fein-eko buruak New Yorken konferentzia batean parte har zezan. «Berez gauza txikia zen, baina sinbolikoki oso garrantzitsua izan zen erakusteko alternatiba bat eraiki zitekeela, borroka armatuari alternatiba bat, eta AEBko jende boteretsuaren babesa lor zenezakeela eskaera demokratikoetarako».

Adamsek debekatuta zeukan hiritik 40 kilometro urruntzea, baina bi egunetan AEBko buruzagi garrantzitsuekin bildu eta hainbat elkarrizketa eman zituen herrialdeko telebistetan. CNNko Larry Kingen saioan agertu zenean, BBCn debekatuta zegoen oraindik Adamsen ahotsa ematea.

Hura gabe ere bake-prozesua egongo zela sinetsita dago Adams, «baina bisarena gertatu ez balitz, IRAren su-etena ez zen gertatuko gertatu zen unean. Ez dakit zein leku daukan historian, baina bai zein leku daukan bakea egiteko lezioei buruz, hitz egitearen beharra berrindartu zuelako». Gerry Adams Estatu Batuetara etorri eta urte erdira, IRAren su-etena iritsi zen.

«Erabaki polemikoa baina bake-prozesuan aurrera egiteko berebizikoa» izan zela esana du Clintonek. Neurri horrekin «Gerryk argi esan zuen bakean aurrera eginaraziko zuela, eta beti eskertuko diot hitza bete izana». Lau urte falta izan ziren Ostiral Santuko akordiorako, baina bakerako bidea New Yorketik pasatzen zen.

Conmemoración agridulce

El encuentro entre Bill Clinton y Gerry Adams en Nueva York no es el único en el que participan figuras estadounidenses. En las próximas semanas, Belfast acogerá una serie de eventos con actuales y antiguos jefes de Estado. El presidente de EEUU, Joe Biden, que presume de raíces irlandesas, visitará tanto el norte de la isla como la República de Irlanda. Y la ex secretaria de Estado Hillary Clinton participará en una conferencia sobre la transformación del norte de Irlanda en los últimos 25 años en la Queen’s University de Belfast. «Los últimos 25 años han sido mucho más reconfortantes que los 25 precedentes, incluso puede que los 75 anteriores», defendió el ex primer ministro irlandés Bertie Ahern. Pero el norte de Irlanda se prepara para conmemorar los 25 años del Acuerdo de Viernes Santo entre la valoración del acuerdo de paz y las tensiones políticas al alza. El ambiente es más de conmemoración que de celebración, con las instituciones autónomas bloqueadas por los unionistas desde hace más de un año, los obstáculos de Londres al protocolo norirlandés del acuerdo del Brexit y el riesgo de violencia política en aumento. GARA