GARA
SANA

Gutxienez 78 pertsona hil dira Yemengo hiriburuan izandako jende-olde batean

Gutxienez 78 pertsona zendu ziren atzo eta beste hamarka zauritu -horien artean, egoera kritikoan dauden hamahiru lagun- matxino huthiek kontrolatutako Yemengo hiriburuan, Sanako alde zaharrean, merkatari batzuk herritarren artean dirua banatzen ari zirela, jendetza lasterka hasi zenean.

Sanan gertatutako jende-oldearen grabazioko irudi bat.
Sanan gertatutako jende-oldearen grabazioko irudi bat. (AL-MASIRAH TV | AFP)

Matxino huthien Barne Ministerioko bozeramaileak, Abdul Kaliq al-Ajri jeneralak, adierazi zuen jende-oldearen ondoriozko ezbehar «tragiko eta mingarria» Yemengo hiriburuko alde zaharrean gertatu zela, merkatari batzuk «Ministerioarekin koordinatu gabe» dirua banatzen ari zirenean. Oraingoz, hau da agintari huthiek emandako balantzea: 78 hildako, 139 zauritu, tartean 13 oso larri, eta zauri arinak izan zituzten 63 pertsona.

Al-Masirah kateak argitaratutako bideo batean jendetza ikusten zen harrapatuta, Sanako alde zaharreko kale batetik ateratzeko indarka. Antza denez, pertsona armatu batzuek inguruan bildutako jendetza sakabanatzeko asmoz airera tiro egin zuten eta horrek jendea beldurtu eta hondamendia eragin zuen, Efe agentziak aipatutako lekukoen arabera.

Barne Ministerioaren bozeramaileak gaineratu zuen bi merkatari atxilotu zituztela, diru banaketa horren arduradun gisa, eta Fiskaltzak ikerketa hasi zuen gertatutakoa argitzeko.

Ildo horretan, Mahdi al-Mashat Yemengo huthiek ezarritako Kontseilu Politiko Goreneko presidenteak gertakaria ikertzeko batzorde bat eratuko dela agindu zuen. Batzorde hori Barne, Segurtasun, Inteligentzia, Botere Judizial eta Fiskaltza ministerioek osatuko dute.

Al-Mashatek doluminak eman zizkien biktimen familiei, eta gertatutakoaren arrazoiak argitzeko premiazko neurriak hartu behar direla azpimarratu zuen.

Era berean, Azaquerako Agintaritza Nagusiko zuzendari Shamsan Mohsen abu Nashtanek zehaztu zuen huthiek Yemenen ezarritako agintariek milioi bat rial yemendar (3.650 euro inguru) emango dizkiotela biktima bakoitzaren familiari, eta azpimarratu zuen zerbitzu medikoak arduratuko zirela zaurituak artatzeaz.

Yemengo hiriburua Iranek babestutako matxino xiitek kontrolatzen dute 2014tik. Yemengo Gobernuak Adenera erbesteratu behar izan zuen gatazka hasi zenetik, herrialdearen hegoaldera, hain zuzen.

2015ean Saudi Arabiak koalizio militar baten buru gisa esku hartu zuen gerra honetan, zeinak munduko hondamendi humanitario larrienetakoa eragin duen.



Los huthíes liberan 77 presos leales al Gobierno

Los rebeldes huthíes anunciaron ayer la liberación unilateral de 77 prisioneros leales al Gobierno desalojado al sur del país con motivo de la festividad del Eid al-Fitr, que pone final al Ramadán, y después de que los días 14 y 17 de abril fueran liberados 973 prisioneros de guerra

en el mayor intercambio desde 2020. En abril suman ya 1.050 las personas puestas el libertad por ambas partes.

El jefe de la comisión de prisioneros de los huthíes, Abdelqader Murtada, señaló que la liberación fue ordenada por el líder del movimiento chií, Abdelmalek al-Huthi, y deseó que el Ejecutivo de Abdo Rabbu Mansur Hadi «dé un paso similar» para «demostrar las buenas intenciones» de cara al «próximo pacto» de intercambio.

Las últimas semanas han aumentado los contactos entre Arabia Saudí -valedor del Gobierno- y los huthíes -respaldados por Irán-, que han llevado a acordar estos canjes, con vistas a alcanzar una solución a la guerra que desde 2014 asola el país. GARA