GARA
KHARTUM

NBEk ohartarazi du gerra Sudango mugatik harago zabaltzeko arriskua dagoela

Militarren bi aldeen arteko gerraren ondorioz, Sudan amildegian dago eta gatazka bere mugetatik harago zabaltzeko arriskua dago, NBEren arabera. Beste gatazka larri batzuek eta interes propioak dituzten herrialdeek inguratzen dute Sudan.

Khartumeko kale bat.
Khartumeko kale bat. (AFP)

Sudango indarkeriak «eskualde osora eta harago zabaltzeko» arriskua duela ohartarazi zuen Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak, eta «Sudan amildegitik ateratzeko» su-etena eskatu zuen berriro.

Afrikako Adarraren, Itsaso Gorriaren eta Sahel eskualdearen elkargunean kokatuta, Sudan kokaleku estrategikoan eta hamaika interesen erdian dago, eskualdekoak zein nazioartekoak. Gainera, inguruan, Etiopiatik Txadera, beste gatazka ugari daude.

Txad bereziki adi dago. Ezegonkortasunak kezkatuta, eta, batez ere, Darfurko eremu delikatuan, Sudanekiko lurreko mugak itxiko dituela iragarri du, milaka errefuxiatu harantz abiatu diren arren.

Hiru presidente bidaliko ditu Garapenerako Gobernu arteko Agintaritzak (IGAD), zortzi estatu biltzen dituen eskualde erakundeak: Hego-Sudaneko Salva Kiir, Kenyako William Ruto eta Djibutiko Ismael Omar Guelleh.

Etiopiako lehen ministro Abiy Ahmed eta Atzerri ministro saudiarabiar Faisal bin Farhan Al Saud ere gerran dauden bi buruzagi militarrekin harremanetan jarri dira.

Baina presio eraginkorrena Arabiar Emirerri Batuak eta Egiptok egin dezakete. Lehenak Ekintza Azkarreko Indar paramilitarreko buru den Mohamed Hamdane Daglo babesten du, eta bigarrena Abdelfatah Al-Burhane jeneralaren aliatua da.

Bitartean, atzerriko estatuek erdietsi dute haien hiritarrak ateratzeko bideak bi buruzagi militarrekin negoziatzea. Kaosean murgilduta dagoen Khartumetik konboi luzeak irteten dira etengabe. Enbaxadore, diplomatiko eta atzerritar asko joan arren, Volker Perthes NBEko misioaren buruan mantenduko da. «NBEk ez du Sudandik alde egiteko asmorik», esan zuen.

Boterean dauden eta gerran diharduten militar kolpistek trantsizioa ahalbidetu dezaten saiatzen ari da Perthes.

Miles de personas siguen huyendo a Sudán del Sur, Egipto y Chad

Miles de refugiados han salido de Sudán especialmente hacia Chad, que acogía antes de esta crisis a más de 400.000 sudaneses y Acnur estimó la semana pasada que ya se habrían producido entre 10.000 y 20.000 cruces. Otros de los destinos son Libia o Sudán del Sur que, a su vez, tiene 800.000 refugiados en Sudán huidos de su propio conflicto y que cruzan ahora en la otra dirección. Ni Acnur ni Egipto ofrecen cifras exactas de cuántas personas empiezan a llegar a territorio egipcio, a través de una frontera habitualmente muy transitada, aunque son miles. Egipto, que tiene con Sudán un acuerdo vigente de libre movimiento, acogía ya a 58.995 refugiados sudanenes registrados. La ONU también ha constatado numerosos desplazamientos internos en varias zonas, sobre todo en la capital, Jartum, y en la castigada región de Darfur, fronteriza con Chad.GARA