BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
BEGIRADA

Alternatibak bilatu behar dira

Meatzaritzaren Museoak BI-734aren bariante proiektuaren kontrako alegazioak aurkeztu ditu Bizkaiko Aldundian, errepide berriak suntsitu egingo duelakoan Bigarren Karlistaldian 1874an Somorrostroko gudu famatua gertatu zen parajea, «galera konponezina Euskal Herriko memoria eta kulturarentzat». Era berean, Museoak proposatzen du proiektuari ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea, eta zaindu nahi den inguruan eraginik ez duten alternatibak baloratzea. Herri honetan, temati, eraikuntza bakoitzarekin ondare historikoa suntsitzen da.