Iñigo URIZ FOKU
BEGIRADA

Gladys, beste urteurren batez, oroimenean

Bihar beteko dira 44 urte Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys del Estal buruan tiro bat emanda hil zuenetik. Tuteran gertatu zen hilketa, zentral nuklearren eta Bardeako tiro-eremuaren kontrako mobilizazio batean Polizia oldartu zenean. Atzo Lemoizi buruzko bi dokumental eman zituzten Koldo Mitxelenan eta, ohi bezala, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak ekologista donostiarra gogoratuko dute haren izena duen parkean. Hitzordua larunbat eguerdian jarri dute. Gertatu zena ezin baita herri honen memoriatik ezabatu.