Gorka RUBIO FOKU
BEGIRADA

Doako haurreskolak, berdintasun tresna

Lakuako Gobernuko Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek Haurreskolak Partzuergoan 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako matrikulazio eskaera berrien behin-behineko datuak eman zituen atzo. Hau doakotasunaren lehen urtea izango da, eta eskaerak izugarri ugaritu dira, iaz baino % 55 gehiago. Zifra horiek berez hitz egiten dute dagoen eskaeraz. Era berean, familia askok horrelako zerbitzu bat ordaintzeko dituzten zailtasunez argi erakusten dute. Doako zerbitzu publikoak berdintasunaren aldeko tresna indartsuak dira.