Udako solstizioko festa gosea asetzen, Leioan, Sopelan, Mungian, Mundakan...
San Joan suak festen egutegia zabalduko du Bizkaian ere. Leioa, Sopela, Mungia eta Mundaka dira jaiei ekingo dieten herrietako batzuk, baita Sestao, Errekalde, Dima, Berriz eta Apatamonasterio ere.
![Sopelan ekainaren 28an, asteazkena, hasiko dira jaiak.](/media/asset_publics/resources/001/010/946/article_main_landscape/0623_kul_sopela.jpg)
Leioa izan da goiztiarrena, joan den asteburuan hasi baitziren San Joan jaiak. Hala ere, txupinazoa atzo bota zuten eta gaur gauean San Joan sua piztuko dute, Chambao eta Bizpahiru Pelau taldeen emanaldiekin egunari amaiera emateko. Bihar Bulego eta Olaia Inziarteren emanaldiak izango dira eta, txosnagunean, Basaki, Arene 6 eta Iheskide taldeenak. Jaiak igandean amaituko dira.
Sopelan ere sua piztuko dute San Joan bezpera honetan, baina jaiak ez dira ekainaren 28ra arte hasiko, kuadrillek egun horretan egingo baitute txosnagunetik udaletxeko plazarainoko jaitsiera. Jarraian, pregoia irakurriko dute Meñakoz kultur elkartekoek eta suziria botako du Breaking Katxi kuadrillak. Txosnen irekiera gaueko hamarretan izango da.
Sopelako sanpedroek uztailaren 2ra arte iraungo dute eta egitarauan ez dira faltako musika eta kirol ekitaldiak (Tourraren irteera barne), artisautza azoka, bertsolariak, zantzo edo irrintzi txapelketa, eta lehiaketa gastronomikoak: kuadrillen arteko tortilla eta sangria lehiaketa ostiralean (ekainak 30) eta haragi-paella txapelketa igandean.
Mungian ere hilaren 28an botako dute txupinazoa, baina gaur irekiko dira txosnak, eta kontzertuak izango dira. Igandean Baserritarren Eguna ospatuko da nekazaritza eta abeltzaintza azokarekin.
Asteazkeneko pregoia Legarda ikastetxeko ordezkariek irakurriko dute, 50. urteurrena dutela eta. Hortik aurrera, uztailaren 2ra arteko egitaraua izango da. Egun horretan Sukalki Txapelketa egingo da.
Mundakarrek gaur Sorgin Txikiren kalejira egingo dute eta datorren asteazkenean udalbatzak ohiko alborada ospatuko du goizaldeko 03.00etan, Jose Mari Egileor txistulari taldeak lagunduta.
Aurtengo jaiak uztailaren 2a arte luzatuko dira eta egitarauan badira zenbait berritasun: play-back jaialdia San Pedro egunean izango da eta hurrengo larunbateko Sukalki txapelketen ordutegia ere aurreratu egingo da, Tourra Mundakatik arratsaldeko lehen orduan igaroko da eta.
Bizkaiko ezkerraldera jauzi eginez, Sestaon ere gaur (ekainak 23) hasiko dira jaiak txosnen irekierarekin eta San Joan sua piztuz. Bihar, (ekainak 24) jai hasierako jaitsiera egingo da eta ondoren pregoiaren eta txupinazoaren unea izango da, Euskai Eskaut Taldea eta Salleko Saskibaloi Taldearen eskutik.
Egitarauak hurrengo igandera arte jarraituko du, eta aurten honako taldeek joko dute: Tanxugeiras (gaur), Gatibu (bihar), Amparanaoia (etzi), Dormanth eta Txapelpunk (26an), Azucar Moreno eta Yogurinha Borova (28an), La Furia (29an), Zea Mays (30ean) eta Chambao (1ean).
![0801_eg_alderdi](/media/asset_publics/resources/001/142/197/article_thumb_horizontal/0801_EG_ALDERDI.jpg)
Una molesta mosca en el discurso de Andoni Ortuzar
![0802_eg_free](/media/asset_publics/resources/001/142/561/article_thumb_horizontal/0802_eg_free.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![0803_eus_memoriaosoa](/media/asset_publics/resources/001/142/914/article_thumb_horizontal/0803_eus_memoriaosoa.jpg)
Oroimen Zentroari saria «iraingarria eta umiliagarria» dela salatu dute
![0804_eg_euskalmet1](/media/asset_publics/resources/001/143/056/article_thumb_horizontal/0804_eg_euskalmet1.jpg)
«En pocos años, previsiblemente, superaremos la canícula de 2003»
![0804_mun_rubenzamora](/media/asset_publics/resources/001/143/063/article_thumb_horizontal/0804_mun_rubenzamora.jpg)