MANU CHAOREN KONTZERTUA ARRASATEN

Anfiteatro batean festa posible da tartean Manu Chao baldin badago

Manu Chao artista handiak berezkoa duen bizipoza eta erritmo alaiak eskaini zizkien Arrasaten bildutako 2.500 lagunei.
Manu Chao artista handiak berezkoa duen bizipoza eta erritmo alaiak eskaini zizkien Arrasaten bildutako 2.500 lagunei. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Beroketa lanetan aritu ziren Burutik eta Eire Monterron parkean, baina 2.500 lagunak paristarrak batu zituen, elkartasunez, bibrazio positiboz eta aldarrikapenez betetako kontzertuan. Lehen unetik hartu-eman etengabean jardun zen bertaratutakoekin eta oso goian mantendu zuen giroa emanaldi osoan. Berriz ere hartu du beso-zabalik Euskal Herriak Manu Chao.