BRITISH COLUMBIA WILDFIRE SERVICE AFP
BEGIRADA

Errealitate berriei aurre egiteko egokitzapena

Kanadako iparraldean, azken hamarkadetako beroaldirik muturrekoenak epe berean eman den sute olderik gogorrena ekarri du: asteotan ehunka suteri aurre egin behar izan diete. Aurrekaririk ez duen bero, sute eta ke zutabe arriskutsuen konbinazioa gertatzen ari da. Kanadarrak suteei kontra egiteko planak berraztertzera behartzen ari da fenomeno hau, etorkizunean orain arte baino sute gehiagori aurre egin beharko baitiote. Klima aldaketaren efektuak arintzen ez ditugun bitartean, fenomeno berrien aurrean egokitzera behartuta egongo gara.