BERO BOLADEN KRISIA LARRIAGOTZEN

Ez da giro bero sapak nahi beste eta nonahi kolpatzen duen munduan

Ezkerrean, Sumatrako tigrea haragi-polo bat miazkatzen, freskatzeko; behean, suteak Grezian; goian, gizasemea Erromako iturri batean; eskuinean, haizagailuarekin Gazan.
Ezkerrean, Sumatrako tigrea haragi-polo bat miazkatzen, freskatzeko; behean, suteak Grezian; goian, gizasemea Erromako iturri batean; eskuinean, haizagailuarekin Gazan. (Mohammed ABED - Louisa GOULIAMAKI - Tiziana FABI - Andreas SOLARO | AFP)

Bero boladek planeta kolpatzen segitzen dute. Iragarritako etorkizun kiskaltzailea orain da. Errekorrak bata bestearen ondotik hausten ari dira, eta errekor bakoitza Lurra arriskuan dagoela dioskun abisu berria da. Tenperatura itogarriak, lehorte itzelak eta egoera horrek guztiak dakartzan hainbat ondorio; suteak, esaterako. Eta, tamalez, okerrera egingo du.