Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

Lan prekarioaren tragedia etenik gabea

Makina batek harrapatuta, atzo 33 urteko langile bat hil zen Gasteizen, Betoño industrialdean. Era berean, atzo LABek ezagutzera eman zuenez, astelehenean Arrasaten eraikuntza lanetan ari zen langile bat bihotzeko baten ondorioz hil zen eta, asteartean, Arrasateko JMA enpresan «lan istripu larria» gertatu zen. Egun berean, garraiolari bat Pitillas eta Murillo artean hil zen. Irabazi azkarren aurrean, langileen segurtasuna eta osasuna lehenetsiko dituzten politika ausartak, neurri eraginkorrak eta lan kultura premiazkoak dira.