Jon URBE FOKU
BEGIRADA

Ez ahaztearen garrantzia

Beasainen, asteazkenean, 1936an fusilatu eta hildakoen oroitzapen ekitaldia egin zuten, 87. urteurrenean. Altxamendu militarraren ondoren, 35 beasaindar fusilatu zituzten, eta hurrengo urteetan beste 16 hil eta hainbat preso eraman zituzten. 2013az geroztik, 2020an izan ezik, errepresaliatuak gogoratzeko, herrian urteurrenaren egunean oroitzapen ekitaldi bat egin dute Nafarroa etorbidean, Igartzatik hurbil eraikitako monumentuan. Urte asko pasatu badira ere, ezinbestekoa da faxismoak utzitako arrasto odoltsua gogoratzea.