Mauro PIMENTEL AFP
BEGIRADA

Bolsonarismoarekin lotutako paramilitarrak

Rio de Janeiroko zinegotzi Marielle Franco tirokatuta hil zen 2018an, bere hiriko faveletako milizia parapolizialen loturak ikertzeagatik. Polizia ohi batek berriki egindako aitorpen hitzartu batean, krimenaren erantzuletzat jo zituen bolsonarismoarekin lotutako milizia parapolizialak. Astelehenean, talde paramilitarrekin lotura zuen hiriko zinegotzi ohi bat tiroz hil zuten. Hildakoak Marielleren epaiketan lekuko gisa deklaratu zuen. Marielleren krimeneko bolsonarismoaren eta paramilitarren arteko harremanak gero eta indar gehiago hartzen du.