Tobias SCHWARZ AFP
BEGIRADA

Kanabisaren legeztatzea indar hartzen ari da

Alemaniako koalizio Gobernuaren Ministroen Kontseiluak kanabisaren «legeztatze kontrolaturako» lege proiektu bat onartu zuen atzo, 25 gramorainoko kantitateak eta hiru marihuana landareren autokultiboa despenalizatzeko. Arau horrekin «merkatu beltzak atzera egitea» eragin dezaketela uste dutela adierazi zuen Karl Lauterbach Osasun ministro sozialdemokratak Berlinen eskainitako prentsaurreko batean. Kontsumoa mugatua eta seguruagoa egitea baina ez zabaltzea dela helburua esan zuen ministroak.