Ion SALGADO
DONOSTIA

Azaroak 18, «arazo nazionalei irtenbide demokratiko bat» exijitzeko eguna

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak prentsaurrekoa eman zuen atzo, azaroaren 18an izango den manifestazioa aurkezteko. Azaldu zuenez, lurralde ereduaren eztabaida «zentroan kokatu behar dugu eta horregatik euskal herritarrak gonbidatzen ditugu Bilbon kaleak hartzera arazo nazionalei irtenbide demokratiko bat emateko».

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, atzo Donostian egindako agerraldian.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, atzo Donostian egindako agerraldian. (Jon URBE | FOKU)

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak prentsaurrekoa eman zuen atzo Donostian, azaroaren 18an Bilbon izango den manifestazio nazionala aurkezteko. Mobilizazio horretan parte hartzeko deia egin zuen, lurralde ereduaren eztabaida «zentroan kokatu behar dugulako»: «Euskal herritarrak gonbidatzen ditugu Bilbon kaleak hartzera arazo nazionalei irtenbide demokratiko bat emateko».

Komunikabideen aurrean azaldu zuenez, «garbi dago azaroaren 18rako gauza batzuk gertatuko direla», espainiar Gobernuko inbestidura prozesuaren harira bi aukera izan daitezkeela adieraziz: «Izan daitezke hauteskundeen errepikapena izatea edo PSOE eta Sumarren arteko koalizio gobernua sortzea».

«Edozein izanda eszenatokia, badago faktore bat zentrala izango dena espainiar Estatuan: lurralde ereduaren eztabaida, eta arazo nazionalei eman beharreko irtenbide demokratikoa», gaineratu zuen, eta bi arrazoirengatik eztabaida hori «erabakigarria eta ekidinezina» dela ohartarazi zuen Otegik: «Agortuta dagoelako egungo eredu autonomikoa eta, bigarrenik, edozein inbestidura aurrerakoi egiteko espainiar Estatuan ezinbestekoa delako indar plurinazionalen babesa».

«Bi arrazoi horiek mahai gainean jarriko dute arazo nazionala», gaineratu zuen, eta euskaldunek eztabaida horretan «paper zentrala» jokatu behar dutela nabarmendu zuen. «Horregatik euskal herritarrak gonbidatzen ditugu data hori gordetzera, euskal nazioak berriz ere kaleak hartuko dituelako».

«ZARATA ASKO»

Espainiako Gobernua osatzeko izaten ari diren negoziaketei buruz ere hitz egin zuen Arnaldo Otegik, «zarata asko» dagoela kritikatuz. «Guk hauteskunde gauean bertan esan genuen babestuko genuela Sanchez eta Sumarren gobernu bat. Badakigu estrategia negoziatzaileetan hau akats bat dela uste duenik, marra gorriak jartzea lehenesten dutelako, guk ez dugu esango hobea edo okerragoa denik, guk horrela jokatzen dugu eta hala mantenduko gara».

Gasteizko Legebiltzarrari dagokionez, “El Mundo” egunkariak argitaratutako inkesta bati buruzko galderak erantzun zituen EH Bilduko koordinatzaileak. Izan ere, inkesta horren arabera, subinaristak lehenengo indarra izango lirateke datozen hauteskundeetan, 27 eserlekurekin. «Badakigu aukera errealak ditugula, ez gaude obsesionatuta eta ikusiko da zer gertatzen den. Parlamentuan egon nintzen eta eztabaida ez da ni hautagaia naizen edo ez, baizik eta ikusi genuela Gobernu bat, txuri- beltzean, aliantza politiko agortu batekin eta beste aldean freskotasuna eta herriarekin hobeto konektatzen duen alternatiba bat, eta niretzat hori da eztabaida. Gero nor izango den horren buru 3. mailako eztabaida bat da», erantzun zuen bere etorkizun politikoa argitu gabe.



Esteban confirma a Gamarra la negativa jelkide a Feijóo

A poco más de una semana del inicio de la sesión de intento de investidura de Alberto Núñez Feijóo, PNV y PP mantuvieron ayer una reunión directa para analizar esta opción, atendiendo a la insistencia del PP. Los interlocutores fueron los dos portavoces en el Congreso, Aitor Esteban y Cuca Gamarra, y en ella Esteban confirmó el no a Feijóo y el motivo principal: la connivencia del PP con Vox. Y en declaraciones posteriores a los medios, el jeltzale agregó que la convocatoria de una movilización contra la amnistía este domingo «no anima mucho a esta investidura».

No osbtante, el PNV deja la vía de diálogo abierta para futuros escenarios. Y es que, antes de la reunión, su presidente, Andoni Ortuzar, reconoció varios contactos telefónicos previos con Feijóo y defendió la vía del diálogo con todas las fuerzas. R. S.