GARA
EMAKUMEAK

Olatz Arrizabalagari uda motza egin zaio eta bi txapel lortu ditu 24 ordutan

Arrizabalagak sasoi ederrean amaitu du uda.
Arrizabalagak sasoi ederrean amaitu du uda. (Iñigo URIZ | FOKU)

Asteburu ezin oparoagoa biribildu zuen Hondarribian Olatz Arrizabalaga aurrelariak, eta Logroñon San Mateotako txapela jantzi eta 24 ordutara, udaren ardatz izan den Udako Master Laboral Kutxa ere poltsikora eraman zuen; Leire Galeano serio batek lagunduta, Amaia Aldai eta Uxue Osesi 22-12 gailenduta.

Emakumeen esku pilotak sekulako garapena izan du Emakume Master Cup zirkuitua martxan jarri zenetik, lehen horren urriak ziren plazak asko biderkatu dira eta, etengabeko hobekuntza horretan, orain eskaera horiei guztiei behar bezala erantzutea da hurrengo erronka. Atzo, bi partidetan, azken asteetan pilatutako nekeak eta arazo fisikoek eragin zuzena izan zuten. Amaia Aldaik Logroñoko finalerdiari uko egin zion atzo ondo egoteko, baina hasiera lehiatu baten ostean, bere eskuin eskuak arazoak eman zizkion berriro, eta partidatik erabat irten zen.

Oraintxe Arrizabalagak ez du halako arazorik, eta behetik gora nabarmen egin zuen Galeano serio batek lagunduta. Berak egin zuen dena, galdu bai, baina baita egin ere.