«Kanpaina mediatikoa» salatu eta 11n kaleak hartzera deitu du OPAk
OPA Osasun Publikoaren aldeko Herri Plataformek Lakuako Gobernuaren «kanpaina mediatikoa» salatu du; izan ere, «Gotzone Sagardui sailburuak euskal herritarren eta osasun arloko langileen ezinegona ukatu du, ‘ingurune soziopolitikoari’ egotziz eta ‘lankidetza publiko-pribatuari eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei’ erreferentzia eginez osasungintza eredu eraginkor gisa».
«Propaganda plan hutsa da, nazkatuta dauden herritarrak engainatzeko hitzekin jolasten dena; Osakidetzaren benetako egoera bizi duten herritarren iritzia egokitzera bideratuta», kritikatu du koordinakundeak ohar batean.
«Albiste gisa ezkutatutako eta diru publikoarekin ordaindutako publizitate instituzionala» ere salatu dute.
Adibide gisa, «GKEz mozorrotutako fundazio» batek argitaratutako hausnarketa bat aipatu dute, «organigraman osasun pribatuan eta farmazeutikoetan interesak dituzten pertsonak» dituena.
«Hausnartzea» beharrezkoa dela azpimarratu du, eta azaroaren 11n Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan parte hartzeko deia egin du, «murrizketen, desegitearen eta pribatizazioaren» aurka.
![0801_eg_alderdi](/media/asset_publics/resources/001/142/197/article_thumb_horizontal/0801_EG_ALDERDI.jpg)
Una molesta mosca en el discurso de Andoni Ortuzar
![0802_eg_free](/media/asset_publics/resources/001/142/561/article_thumb_horizontal/0802_eg_free.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![0803_eus_memoriaosoa](/media/asset_publics/resources/001/142/914/article_thumb_horizontal/0803_eus_memoriaosoa.jpg)
Oroimen Zentroari saria «iraingarria eta umiliagarria» dela salatu dute
![0804_eg_euskalmet1](/media/asset_publics/resources/001/143/056/article_thumb_horizontal/0804_eg_euskalmet1.jpg)
«En pocos años, previsiblemente, superaremos la canícula de 2003»
![0804_mun_rubenzamora](/media/asset_publics/resources/001/143/063/article_thumb_horizontal/0804_mun_rubenzamora.jpg)