Juanan RUIZ FOKU
BEGIRADA

Palestinarekiko elkartasuna isilaraztea onartezina da

Urriaren 7az geroztik, Europako zenbait estatutan bandera palestinarra erakusteak isuna edo atxiloketa ekar dezake. Estatu espainoleko futbol zelaietan ere bai. Izan ere, La Liga erakunde pribatuak ikurra erakustea debekatu du. Igandean, Ipuruan, Israel-Eibar peñak bere pankarta askatasun osoz erakusten zuen bitartean, Ertzaintzak ikusle bat zelaitik bota zuen palestinar herriaren bandera erakusteagatik, eta isuna jarriko dio. Onartezina da. Maccabik Gasteizen jokatzen duenean, Palestinako banderak ateratzen dituzte zaleek. Zergatik ez?