Luis JAUREGIALTZO FOKU
BEGIRADA

Altzairu eskaria behera

Joan den urriaren 4an sartu zen indarrean Arcelor Mittal enpresak CCOO, UGT eta USO sindikatuekin hitzartutako aldi baterako lan-erregulazioa. Aurtengo abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta 7.000 langileri eragin diezaieke. Gehien kaltetutako lantegien artean daude Euskal Herrikoak: Etxebarri, Lesaka eta Aguraingoa eta, neurri txikiagoan, Legasakoa Nafarroan. Sestaoko altzairugintzan, aldiz, lan-erregulazioak ez du eraginik izango, karbono-isuri gutxiko altzairuaren eskaera handiagoak mesede egiten baitio.