Marisol RAMIREZ FOKU
BEGIRADA

2023a, urterik beroena

Copernicusek, Europar Batasunaren Klima Aldaketarako Zerbitzuak, aurtengo urriak iazkoaren marka gainditu duela baieztatu ostean, atzo adierazi zuen «ia ziur» 2023a erregistroak daudenetik urte beroena izango dela. Zerbitzuko zuzendariorde Victoria Burgessen esanetan, «COP28a hurbiltzen ari den honetan, klimaren aldeko ekintza anbiziotsu bat martxan jartzeko urgentzia sentsazioa inoizko handiena da». Ezin gara klima larrialdiaren adierazpideetara ohitu. Neurriak behar dira, berandu baino lehen, bere eraginak mugatzeko.