GARA
DUBLIN

Errefuxiatuen aurkako pogrom ultrak giroa aztoratu du Hego Irlandan

Haserrea areagotu egin zen atzo Irlandako Errepublikan, bezperan Dublinen izandako istiluen ostean; izan ere, agintarien arabera, liskar-sortzaileek, eskuin muturraren gertukoek, «Irlanda lotsarazten dute»; hala esan du Leo Varadkar lehen ministroak.

Istiluak gizon batek maistra bat eta hiru haur labankadaz zauritu ostean hasi ziren.
Istiluak gizon batek maistra bat eta hiru haur labankadaz zauritu ostean hasi ziren. (Peter MURPHY | AFP)

Gobernuak esan duenez, ostegun gauean 500 bat matxinatuk ibilgailuak erre zituzten, dendak eta hotelak arpilatu eta txikitu zituzten eta Poliziari aurre egin zioten Dublin erdiguneko auzo batean.

Aurretik, arratsaldean gizon batek labanaz eraso zien zenbait pertsonari Dublingo eskola baten ondoan, eta bost pertsona zauritu zituen, tartean maistra bat eta hiru haur. Bost urteko neskato bat «egoera kritikoan» dago, eta irakaslea, berriz, «larri». Erasotzailea bertan atxilotu zuten.

Berehala zabaldu ziren sare sozialetan erasotzailearen jatorriari buruzko zurrumurruak, herrialdean immigrazioaren aurkako diskurtsoa areagotzen ari denean. “Irish Times” egunkariaren arabera, 20 urte daramatza Irlandan.

Matxinoek «irlandarrak defendatzen dituztela diote», baina «Dublin lotsarazten dute, Irlanda lotsarazten dute, euren familia eta euren burua lotsarazten dute», salatu zuen Varadkar lehen ministroak.

Drew Harris komisario eta Irlandako Poliziaren arduradunak «eskuin muturreko taldeek egoera aprobetxatu izana» gaitzetsi zuen. 34 pertsona atxilotu dituzte. 11 polizia-auto erre zituzten, baita bi solairuko autobus bat ere, eta zenbait polizia ere zauritu zituzten.

ULTRAESKUINAK GORA

Eskuin muturrak immigrazioaren aurka darabilen diskurtsoa asko zabaldu da azken urteotan Irlandan, batez ere etxebizitzaren krisiak bultzatuta. Irlandan errefuxiatu kopuruak gora egin duela salatzen dute, eta hainbat protesta egin dituzte asilo-eskatzaileentzako ostatu proiektuen aurka.

Ostegun gaueko istiluetan, matxinatu batzuek «Irish Lives Matter» («Irlandar bizitzak garrantzitsuak dira») leloa eta irlandar banderak erakutsi zituzten. Mezu hori bere egiten du Conor McGregor arte martzialetako irlandar borrokalari ezagunak, sare sozialetan mili oika jarraitzaile dituenak. «Ez ditugu gure emazte eta haurrak galduko, hasteko Irlandan ere egon behar ez luketen gaixo eta eroen ekintzengatik. Deitu nahi duzun bezala. Ez zaigu axola», esan du X-en (Twitter zena).

Irish Refugee Council elkarteak «elkartasun osoa» adierazi die labanaz eginiko erasoaren biktimei, «babesa bilatzen duten guztiei eta errefuxiatuei», manipulazioa, gorrotoa eta indarkeria salatuz.

INAR arrazakeriaren aurkako elkarteak, bestetik, manipulatzaileak eta oportunistak salatu ditu, «garai zail hau aprobetxatzen ari baitira euren politika zabaltzeko» eta «kaosa sortzeko».



La ultraderecha lusa, arropada por sus socios europeos para las elecciones

El partido de ultraderecha Chega, tercera fuerza en Portugal y a la que los sondeos auguran un aumento en la intención de voto, fue arropado ayer en Lisboa por la gala Agrupación Nacional y la alemana AfD, entre otros socios europeos, con quienes empezó a calentar motores para las elecciones del 10 de marzo. El presidente de Chega, André Ventura, recibió a Marine Le Pen y a Tino Chrupalla en el Parlamento, en un preámbulo del congreso que celebró anoche. Animados con la victoria de Geert Wilders en Países Bajos, los líderes ultras se mostraron optimistas para los comicios europeos de 2024. Le Pen dijo que Alemania, Portugal y el Estado francés son ejemplo de que la «confianza» en la ultraderecha crece y Ventura afirmó que «es una señal de que el cambio puede estar cerca». La última encuesta da a Chega un 13,5%, lejos de PS (23,6%) y PSD (21,9%), pero por encima del 7% de las legislativas de 2022. GARA