NAIZ
IRUÑEA

3.200 pertsona, «Konponbiderako giltzak» zabaltzeko azken ostiralean

Urrian «Giltza» izeneko manifestua aurkeztu ostean, Sarek eta Etxeratek azken ostiraleko elkarretaratzeak egin zituzten «herriz herri, auzoz auzo konponbiderako giltzak konpartitzen, manifestua hedatuz, konpromiso aktiboen bila». Hurrengo asteotan deialdi ugari izango direla gogorarazi zuten.

Sarek eta Etxeratek ostiralean Bilbon egindako mobilizazioa.
Sarek eta Etxeratek ostiralean Bilbon egindako mobilizazioa. (Jon URBE | FOKU)

3.200 pertsona mobilizatu ziren herenegun, hilabeteko azken ostiralean, “Konponbiderako giltzak” lemapean. Parte- hartzearen gaineko datu hori Etxerat-ek eta Sare Herritarrak batera 71 herri eta hiritan egindako mobilizazioetan jasotakoa da.

Bi eragileok esandakoaren arabera, Zegaman 15 lagun bildu ziren; Astigarragan, 20; Gernikan, 35; Bilbon, 130; Legorretan, 23; Elgoibarren, 35; Lezon, 36; Ibarran, 32; Zeberion, 33; Lizartzan, 37; Durangon, 68; Muxikan, 15; Gasteizen, 285; Algortan, 71; Orozkon, 18; Ordizian, 55; Romo-Itzubaltzetan, 24; Sopelan, 13; Larrabetzun, 46; Oiartzunen, 30; Otxandion, 38; Zaldibarren, 12; Erandion, 29; Lekunberrin, 8; Laudion, 24; Areson, 15; Ermuan, 38; Etxarrin, 75; Galdakaon, 87; Leioan, 53; Basaurin, 25; Usurbilen, 44; Zuian, 18; Ikaztegietan, 20; Bergaran, 53; Irurtzunen, 20; Beran, 19; Berriozarren, 34; Aulestin, 76; Gorlizen, 6; Plentzian, 11; Lazkaon, 63; Tolosan, 60; Aretxabaletan, 47; Villabonan, 66; Ugaon, 35; Iurretan, 42; Igorren, 46; Deban, 42; Ibarran, 26; Bakion, 25; Ean, 35; Eskoriatzan, 33; Berastegin, 28; Andoainen, 33; Santurtzi-Portugaleten, 106; Hernanin, 110; Zestoan, 22; Oñatin, 71; Arrigorriagan, 40; Hendaian, 25; Baionan, 15; Itxasun, 15; Biarritzen, 15; Eibarren, 46; Donostian, 125; Elorrion, 55; Muskizen, 14; Iruñean, 75; Agurainen, 28 eta Busturian, 17.

“KULTUR GILTZAK” EKIMENA DURANGON

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, «salbuespen espetxe-politika, eskubideak urratzen dituen alde zigortzailea soilik duena» salatu du urtero Etxerat Elkarteak bai Gasteizen bai Iruñeko kaleetan, eta Durangoko Azokara eramango dute giza eskubideen defentsa “Kultur giltzak” ekimen parte-hartzailea gauzatuz, goizean zehar luzatuko dena eta Landako ondoko tximiniaren ondoan argazki herritar bat eginez bukatuko dena.

Era berean, hurrengo asteotan presoen aldeko “Konponbiderako giltzak” ekimenaren barruan ekitaldi ugari egingo direla gogorarazi zuten. Horrekin batera, Etxeratek eta Sarek azpimarratu zuten Sara Gogoan ekimenak eta Iruñeko hainbat kultur eta gizarte eragilek 2003ko azaroaren 29an hildako Sara Fernandez eta sakabanaketaren eraginez hildako gainontzeko 15 biktimak modu ofizialean aitortuak izan daitezen urratsak egitera deitu dutela, eta azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin bat egin zuten, 21 emakumezko euskal preso daudela oroitaraziz eta, «presoen zaintzaren ikuspuntutik, espetxea tarteko, zaintza lanak emakumearen bizkar» gelditzen direla adierazita.

Amaitzeko, «salbuespen legeriari amaiera emateko eta euskal preso, iheslari eta deportatuei behingoz espetxe-politika arrunta aplikatu behar» zaiela aldarrikatu zuten.