Gotzon ARANBURU

«GERNIKAKO ARBOLA»-K ONDO SUSTRAITUTAKO ERROAK DITUELA ARGI GERATU DA

Jose Maria Iparragirrek sortutako “Gernikako arbola” ereserkiaren alde egiteko deia ozen entzun da egilearen sorterria den Urretxun. Atzo, zenbait ekitaldi egin zituzten, kanta «zeharkakoa, integratzailea eta internazionalista» Euskal Herriko himnoa bilaka dadin proposamena plazaratzeko. Kultura arloko 800 lagunek babestu duten manifestua ere ezagutarazi zuten. I FOKU