Andoni CANELLADA FOKU
BEGIRADA

Espetxeak hil egiten du

Aurreko astean, Zaballan preso zegoen pertsona batek bere burua hil zuen. Salhaketak salatutakoaren arabera, tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari zen eta azken egunetan adierazi zuen ez zela ongi sentitzen, baina ez zioten suizidioaren kontrako protokoloa aplikatu. Hiru presok egin dute beren buruaz beste 2023an Hego Euskal Herriko kartzeletan. Salhaketaren hitzetan, «jakinda espetxeetan presoen %75ek buruko gaitzen bat dutela, hartu beharreko lehen neurria guztiak suizidio protokolopean egotea da».