OIARTZUNGO UDALA
BEGIRADA

Egia bere bidea egiten ari da

Aranzadi Zientzia Elkarteak Hipolito Berasategi Alcalde donostiarra identifikatu zuen joan den astean, Oiartzungo kanposantuko Oroimenerako frontoia hilobi monumentuan 1977tik zaindu duten biktimetako bat. Ondarretako espetxetik igaro ondoren exekutatu eta desagertutako baten lehenengo identifikazio kasua da. Josefa Berasategi pertsona oso aktiboa izan da aita bilatzen eta memoria historikoa berreskuratzen, eta datorren larunbatean aitaren hezurrak jasoko ditu azkenean.