Eduardo MUNOZ ALVAREZ AFP
BEGIRADA

Trumpen hautagaitza, auzitan

Maine estatuak Donald Trump AEBetako presidente ohia bertako Alderdi Errepublikanoaren primarioetatik bota du, 2021eko urtarrilaren 6an Kapitolioaren kontrako erasoan jokatu zuen paperagatik. Bigarren estatua da Trumpen hautagaitza kanporatzen, izan ere, aurreko astean Coloradoko Auzitegi Gorenak gauza bera egin zuen Konstituzioaren 1868ko emendakin batean oinarrituta. Trumpen kanpainak AEBetako Auzitegi Gorenean errekurtso bat aurkeztuko duela adierazi du.