Oskar MATXIN EDESA FOKU
BEGIRADA

Etxebizitzaren auziari heltzeko garaia da

EH Bilduk mozioak aurkeztuko ditu, EAEko udalerri jendetsuenak tentsio handiko eremu izendatuak izan daitezen. Hori adierazi zuen atzo emandako prentsaurrekoan. EAJ eta PSEri dei egin zien «arduraz jokatzeko eta koherenteak izan daitezen». Izan ere, prezioen igoerari muga jartzeko lehen pausoa tentsio handiko eremuen izendapena da. Alokairuaren prezioak «maximo historikoetan» daude eta 60.000 lagun daude alokairu sozial baten zain Etxebideren zerrendetan. Bada garaia gaiari merezi duen seriotasunarekin heltzeko.