Aitor KARASATORRE

JOARE SOINUAK ITURENEN, INAUTERIEI HASIERA EMATEKO DEIADARRA

Lurraren taupaden antzekoa dela esan ohi da joaldunen soinu adierazgarria. Zubietatik Iturenerako bidea egin zuten atzo, Euskal Herriko inauteriei hasiera ematen dien urteroko zita berezian, zarata eta kaosa oinarri dituen jai ezin bereziago batean. Gaur kontrako norabidea hartuko dute joareen soinuek Malerrekan. Iturengo joaldunak izango dira Zubietarainoko bidea egingo dutenak.