Jon ORMAZABAL
Kazetaria
1980

«Prozesu autonomikoak aurrera jarraituko du»

Juan Mari Atutxa eta Juan Jose Ibarretxe, Gasteizko Parlamentuan, lehendakariak bere plana Madrilen aurkeztu bezperan.
Juan Mari Atutxa eta Juan Jose Ibarretxe, Gasteizko Parlamentuan, lehendakariak bere plana Madrilen aurkeztu bezperan. (Raul BOGAJO | FOKU)

Prozesu autonomikoak aurrera jarraituko du». Hauxe izan zen “Egin”-ek 1980ko otsailaren 2ko alea zabaltzeko erabili zuen lerroburu nagusia, Espainiako Gobernuak bezperan Ispasterren izandako ekintza armatu bortitzari eman zion erantzunaren berri emateko. Izenburu berak ere balio zezakeen 25 urte geroago, horixe izan baitzen Madrilgo Diputatuen Kongresuak Juan Jose Ibarretxek bere «plana» azaldu zuenean emandako erantzuna. «Espainiako Kongresuak bere egiten du euskaldunon erabakitzeko ahalmena» izan zen GARAk beste gordetzeko egun horietako bat laburbiltzeko hautatu zuen izenburua. Historian zehar etengabe errepikatu den zerbait da euskaldunon autodeterminazio eskubideari mugak eta trabak jartzearena, otsailaren 1ak ondo azaltzen duen eran.

Ispasterreko ekintza jauzi militarra izan zen erakunde armatuaren historian; lehendabiziko aldiz bi komandok bat egin zuten ekintza -gerrilla eraso bat- gauzatzeko eta ordura arte indar armatuen kontra hildako gehien eragindako ekintza izan zen. Erasoaren helburua Markinako Esperanza y Cia armagintza enpresatik irtendako konboi bat zen, astero legez Lagako hondartzan armategia probatzera zihoana. Arma horiek lapurtzeko asmoarekin, ekintzaileek segada bat prestatu zuten Ispasterreko mendi errepide batean; armategia zaintzeko ardura zuten sei guardia zibil hil zituzten eta arma fabrikako langile ikaratuak mendian behera bidali zituzten, inori abisurik ez emateko aginduarekin. Plana, ordea, ez zen nahi bezala irten eta Goio Olabarria Bengoa eta Xabier Gorrotxategi Agote etakideak ere hilik suertatu ziren, lehenari ezustean granada batek eskuan eztanda egin ostean.

Ekintza gogor hau ezin da 70eko hamarkadako azken hilabeteetako eta 80ko lehenengoetako giro korapilatsu eta gogorretik aparte ulertu. Espainiako trantsizio gisa ezagututako prozesua azken fasean zen eta Euskal Herria zuen diktaduraren homologazio demokratiko horretan oztopo nagusia. «Erreforma edo haustura» garaiak ziren; herritarrek boto bidez ordezkari politikoak eta gobernuak aukera zitzaketen aspaldiko partez, baina eredu kapitalista, lurraldetasuna, koroa, diktadura garaiko hamaika lapurreta eta botere nagusien jarraitutasuna eta halakoen eztabaida gizartearen erabakitzeko ahalmenetik at geratuko ziren. Ispasterreko ekintza baino bi hilabete lehenago EAEko Estatutua onartu zen erreferendumean eta hilabete eskas falta zen Eusko Legebiltzarrerako lehendabiziko hauteskundeak egiteko. Marko berri, edo ez hain berri, hori ez errotzea zen ETAren jauzi militarraren arrazoi nagusia.

Espainiar Estatuaren erantzuna ere tamainakoa izan zen, eta bi aurpegikoa. Alde batetik, honek beste jauzi militar batekin erantzun zuen. Lehen erabaki gisa, Polizia espainoleko jeneral bat, Jose Antonio Saenz de Santamaria, EAEko Segurtasunerako Gobernuaren ordezkari berezi izendatu zuen. Haren ondoren etorri ziren hainbeste sufrimenduren iturburu izan ziren GEO, UAR edo GAR, Euskal Herrian lur hartu zuten elite unitateak.

Txanpon beraren beste aldea izan zen ekintza armatuak izan zuen erantzun politikoa. «Prozesu autonomikoan» are indar handiagoz aurrera egitea izan zen Estatuaren ihardespena. Ofiziala behintzat, zeren bere estoldetatik euskal herritarren aurkako erasoak ugaritu eta gogortu ziren, Ispasterreko atentatuari erantzun gisa, edo aitzakia hartuta.

IBARRETXEREN PLANARI ERE ESTATUTUAREKIN ERANTZUN

Garai hartan egonkortu zen marko autonomikoa eraitsi edo gutxienez gainditzeko Gasteizko Parlamentuaren mandatuarekin joan zen, 2005eko otsailaren 1ean, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Madrilgo Gorteetara, berak bultzatutako planak jaso bezala, «euskal herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea» aldarrikatzera. GARAk hurrengo eguneko editorialean jasotzen duen moduan, EAEko gehiengo politikoak, «hitz edo, nahi bada, aldarte desberdinarekin» erantzun bera jaso zuen Espainiako bi alderdi nagusiengandik. Jose Luis Zapaterok, orduko Espainiako presidenteak, hau esan zuen: «Euskal herritarrek Espainiako gainerakoekin duten harremana euskal herritar guztiek erabakiko dute, ez erdiek, eta espainiar guztiek».

Galiziarra izanagatik, askoz argiagoa izan zen Mariano Rajoy PPko burua. «Ez dago espainiar guztiena ez den beste burujabetzarik; hauek erabakiko dute zein den euskal herritarren erabakitzeko ahalmena». Gauza bera esateko bi modu: «Ez engainatu zuen burua, gehiago gara eta guk erabakiko dugu». Editorialaren izenburuak ezin hobeto laburbiltzen duen moduan, espainiar Estatuak «bere gehiengo demografikoa inposatzen du». Eta horren inguruko zalantzarik gera ez zedin, argi utzi zuten eurak direla, agintea, legeak eta armada barne, 78ko erregimena sostengatzeko beharrezkoak diren elementu guztien jabe. Ia beste 20 urte geroago, ezer gutxiago dakigu «Ibarretxe planaz» eta haren bultzatzaile nagusia ere ostrazismora kondenatu dute haren alderdikide askok, batez ere laudiotarraren ostean EAJn ardura postuak bete dituztenek.

Gainontzean, lurra neguko lozorrotik esnatzeko izaera duen otsailaren lehenak klase guztietako ezbeharrak ere ekarri zizkigun; esaterako, 1993an euskal mendizaletasunak bere egunik tristeenetako bat bizi izan zuen, Pirinioetan jazotako bi ezbeharretan lau mendizale -Juan Carlos Espis Agirre, Aureo Emilio Rodrigo, Josean Iturbe Maiz eta Eva Lasa Aierra- hil baitziren. 2003an Columbia trasnbordadorea lehertu zen Texasen, barruan zazpi astronauta zituela.

Denboran gerturago etorrita, 2018an etenik izan ez duen lan ezbehar kopuruak beste lau bizitza eraman zituen egun bakar batean. Goizeko lehen orduan, kamioi batek eta autobus batek istripu latza izan zuten eta bi gidariak bertan zerraldo geratu ziren. Arratsaldean Loiun beste bi langile hil ziren, gas toxikoak arnastuta. Laurek 31 eta 41 urte artean zituzten.



[1980] «Yolanda en el país de lxs estudiantes»

Son muchas, desgraciadamente demasiadas, las personas que las cloacas del Estado y la extrema derecha se han llevado por delante por el simple hecho de asumir un compromiso militante. Una de ellas era la deustuarra Yolanda González Martín, militante del PST que, con apenas 19 años, fue secuestrada y muerta a tiros por los fascistas de Fuerza Nueva Emilio Hellín Moro e Ignacio Abad Velázquez. Su pecado, «luchar por un mundo mejor». Desde el 1 de febrero de 1980, su familia, amigas y vecinas de Deusto han recordado cada año en el corazón del barrio que tanto amaba, a la joven, reservándole un lugar «para siempre en el corazón».

Uno de esos actos de recuerdo fue la grabación del documental "Yolanda en el país de lxs estudiantes". Dirigida por Isabel Rodríguez, amiga de la infancia de la joven, esta obra se estrenó en 2013 en el festival Zinebi y dos años después, en el 35 aniversario de la muerte de la deustuarra, se proyectó en NAIZ una pieza que a día de hoy sigue siendo accesible y que ya han visto miles de personas a través de este portal.