NAFARROAKO MUNDUKO MEDIKUEN ERAKUNDEA
BEGIRADA

Aberrazio honi amaiera eman behar zaio

Emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako nazioarteko egunaren harira, Munduko Medikuak erakundea informazioa ematen aritu zen, atzo goizean, Iruñean. Emakumeen oinarrizko eskubideak urratzen dituen genero indarkeria mota bat dela mahaigaineratu zuten. Bilboko Udalak, bestetik, praktika horiek saihesteko helburuarekin, aurten afrikar jatorriko 209 hiritar formatu dituela jakinarazi zuen. Ongi etorria, emakumeen genitalen mutilazioa desagerrarazten lagunduko duen ekimen oro.