Urtzi URRUTIKOETXEA
NEW YORK

Trumpek ez dauka immunitaterik, AEBetako auzitegiek esan dutenez

Donald Trumpi orain arteko erabaki kritikoenetakoa iritsi zaio. Ez da behin betikoa eta litekeena da auzia Goreneraino ailegatzea, baina Washingtoneko Helegite Auzitegiak esan duenez, AEBetako presidente ohiak ez dauka immunitaterik. Ondorioz, 2020ko hauteskundeak iraultzen saiatzeagatik auzipetu dezakete Trump; haren abokatuek berehala iragarri dute errekurtsoa.

Epaileen aurrean esertzeko bidea aspaldi daki  buruz magnateak.
Epaileen aurrean esertzeko bidea aspaldi daki buruz magnateak. (Eduardo MUNOZ ALVAREZ | AFP)

2021eko urtarrilaren 6an Kongresuaren aurka izandako erasoa -eta aurreko asteetako gertaerak, 2020 azaroko hauteskundeen ostean- presidente karguan egindako lanen barruan ulertu behar direla argudiatu izan du Donald Trumpen defentsak. Jack Smith fiskalaren argudioen garaipen garrantzitsua da Washingtongo Helegite Auzitegiak aho batez hartutako erabakia. Epaimahaiko hiru epaileek hau diote: «Ezin dugu onartu Trump presidente ohiaren argudioa, presidente batek mugagabeko autoritatea duela delituak egiteko botere exekutiboaren oinarrizko kontrola, hau da, hauteskundeetako emaitzen onarpena eta ezarpena, indargabetzeraino». Kargua utzita, «auzi kriminal honi dagokionez, Trump presidente ohia Trump herritarra bihurtu da, beste edozein akusaturen defentsa berberekin», dio ebazpenaren testuak.

Jack Smith fiskal bereziak hauteskundeetako emaitzak iraultzen saiatzea eta agintean jarraitzeko asmoz iruzurra egitea egotzi dio Trumpi. Atzoko ebazpenak arrazoia ematen dio fiskalari, eta kolpe gogorra da Trumpentzat, baina gai berarekin lotutako garaipen garrantzitsu baten ostean dator: Tanya Chutkan epaileak martxoaren 4an ezarri zuen epaiketa hasteko data, baina joan den astean atzeratu zuten, data berririk gabe, immunitateari buruzko auzia argitu artean.

Trumpen helburua bistakoa da: auziak ahalik gehien atzeratzea, epe zehatz bat buruan, aurtengo azaroko hauteskundeak. AEBetako presidente bihurtuko balitz, ezingo lukete auzipetu. Areago, presidenteak zigorrak barkatzeko gaitasuna ere badauka. Hemendik aurrera epeek berebiziko garrantzia hartuko dute, beraz. Ebazpenak oso argi uzten du zein larriak diren akusazioak: «2020ko hauteskundeak galdu arren botereari eusteko ustezko ahaleginak frogatuz gero, aurrekaririk gabeko erasoa lirateke gure gobernu-egiturarako».

Presidente ohia ia ehun delitugatik auzipetuta dago, lau kasutan, baina dudarik gabe, herritarrentzat ezagunena eta politikoki ondorio larrienak dituena hauteskundeen ostetik urtarrilaren 6ko erasora bitartean jazotakoarekin lotuta dago. Trumpen abokatuek desadostasuna agertu dute: «Presidente bat eginkizun ofizialengatik auzipetzeak Konstituzioa urratzen du eta gure Errepublikaren oinarriari mehatxu egiten dio». Orain, astebeteko epea daukate Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko.



Pulso en el Congreso por las ayudas a Ucrania

La dirección republicana en la Cámara de Representantes de EEUU rechaza el acuerdo pactado entre el gobierno y senadores republicanos para imponer una serie de restricciones migratorias en la frontera a cambio de desbloquear 60.000 millones de dólares en ayuda militar a Ucrania.

Los congresistas republicanos consideran insuficiente el acuerdo, que faculta al Gobierno federal a limitar el acceso al asilo cuando se registren 4.000 cruces diarios durante siete días consecutivos. A su vez, eleva los requisitos para poder solicitar asilo en EEUU. Este cambio significativo en la postura que el Partido Demócrata ha tenido sobre inmigración es duramente criticada por las organizaciones de defensa de derechos humanos.

La propuesta incluye, además de la ayuda a Kiev, 14.000 millones de dólares a Israel, 4.800 millones a Taiwan, y 20.000 millones de dólares para la seguridad fronteriza.

El presidente de EEUU, Joe Biden, ya ha advertido de que vetará la propuesta republicana de separar las ayudas a Ucrania y a Israel. El proyecto global se votará esta semana en el Senado, de mayoría demócrata, para pasar a la Cámara de Representantes, donde los republicanos tienen mayoría. GARA