LILATOIAREN 34. EDIZIOA

Espazio publikoan eta kirolean zaildutako tokia hartu du Lilatoiak

Esku bizikletarekin parte hartu zuten emakume batzuek; ondoren, korrikalariak. Maria Lasa izan zen lehena, Nerea Egia bigarrena eta Itziar Ibarbia hirugarrena.
Esku bizikletarekin parte hartu zuten emakume batzuek; ondoren, korrikalariak. Maria Lasa izan zen lehena, Nerea Egia bigarrena eta Itziar Ibarbia hirugarrena. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Lilatoiaren 34. edizioan, 5.000 emakume inguruk kirolean eta espazio publikoan zaildua zaien lekua hartu zuten: batzuk, profesionalak; beste batzuk, zapatila erosi berriekin. Milaka horien artean, baina, hutsune bat ere izan zen, Lilatoia sustatu zuen Arantxa Gurmendi aktorearena. Bestalde, dortsalen diru-sarreren zati bat Zaporeak elkarteak jasoko du.