Monika DEL VALLE FOKU
BEGIRADA

Oldarraldiak neurriko erantzuna eskatzen du

ELA eta LAB sindikatuek eta Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, euskara eskakizunen aurkako azken epai judizialak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Bizkaiko Foru Aldundiko langileek. Bilboko epaitegiek Aldundiko 227 administrazio lanposturen egonkortzea eten zuten joan den astean, euskara eskakizunak «proportzioz kanpokoak» direla argudiatuta. Ez da norabide horretan epaitegietatik hartzen den lehen erabakia. Euskarak sustapen politikak eta trabak altxatzea behar du, ez atzerapauso gehiago ematea.