AFP
BEGIRADA

Bukeleren eredu autoritarioa zabaltzen ari da

El Salvadorrek munduko kriminalitate eta homizidio tasarik altuenetakoa zuen, Nayib Bukelek presidentetza eskuratu zuenean. «Mara» deritzen horien kontrako gerra totala abiatu zuen, haien kidegoaren gehiena (eta errugabe kopuru zenbatezina) beraientzat propio eraikitako presondegi erraldoian espetxeratuz. Bukelek eraiki duen polizia-estatuak giza eskubideak eta eskubide zibilak urratu ditu, baina ez du onarpenik galdu. Ekuador, Honduras eta Peru haren eredua ezartzen ari dira. Eta, argazkiaren arabera, Argentina ere bai.