Paul ELLIS AFP
BEGIRADA

Irlanda, elkartasun eredu

Azken hilabeteotan mundu osoan herritar andana su-etenaren alde mobilizatu bada ere, Israelgo Armada egunez egun palestinar herriaren kontrako genozidioa gauzatzen ari da, Mendebaldeko estatuetako gobernuen onespenarekin. Irlandar agintariek, ordea, hasiera-hasieratik salatu dute Israelen erantzuna, eta herritarren artean Palestinarekiko aldekotasuna erabatekoa da. Eskuinaren eta ultraeskuinaren egungo Europan, irlandar herria Palestinaren lagun garrantzitsuenetakoa da.