Pilotarien erritmora, emozioen dantzaleku bilakatu da frontoia

Lerro hauen gainean, harmailan bizi izan zen emozioa; ezkerrean, Peio Etxeberria bere semearekin eta eskuinean, Julen Martijaren jauzia. Behean, Zabaleta, finaleko pilotaririk onena, lurrean.
Lerro hauen gainean, harmailan bizi izan zen emozioa; ezkerrean, Peio Etxeberria bere semearekin eta eskuinean, Julen Martijaren jauzia. Behean, Zabaleta, finaleko pilotaririk onena, lurrean. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Final ikusgarriak ez dira maiz gertatzen, baina suertatzen direnean, gogoangarriak izaten dira. Atzo Nafarroa Arenan jokaturikoa horietako bat izan zen: Etxeberria zuzen, Altuna aztia izanez, Martija atzean sendo eta Zabaleta ‘masterclass’ bat ematen. Gatza jarri zuten pilotariek eta emozioen dantzaleku bilakatu zuten harmaila.