GARA
BILBO

Baldintzapeko askatasuna Iker Olabarrietari, 19 urtez preso egon ondoren

Iker Olabarrieta Colorado baldintzapeko askatasunean geratu da eta ez da kartzelara itzuliko, azken 19 urteak bertan igaro ondoren. Hala jakinarazi du Etxeratek.

Bilbotarra hirugarren graduan zegoen abendutik. 2002an aberriratu zuten Logroñoko espetxetik. Aurretik, 2021era arte, etxetik ia 1.000 kilometrora egon zen preso, Sevillan, oso baldintza gogorretan.

Baldintzapeko askatasuna Auzitegi Nazionalaren mendeko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren auto baten bidez jaso du.

Olabarrieta Donostiako pisu batean atxilotu zuen Poliziak, 2005ean, Karmelo Lauzirika eta Igor Gonzalez Solarekin batera, ETAren «Donostia komandoko» kide izatea egotzita. Azken hori 2020an hil zen Martutenen.

46 urte ditu; 27 urterekin sartu zuten preso.