Jaizki FONTANEDA FOKU
BEGIRADA

Lan istripu batek beste langile bat hil du Arrasaten

LAB sindikatuak atzo jakinarazi zuenez, 25 urteko garraiolari bat hil da lan istripuak eragindako zauri larrien ondorioz. Ezbeharra martxoaren 14an gertatu zen, Arrasaten, langileari zama gainean erori zitzaionean. Sindikatuaren arabera, garraioa «istripu larri eta hilgarrien intzidentzia oso altua pairatzen» duen sektoreetako bat da. LAB, ESK, Steilas, Hiru eta EHNE-Etxaldek osatzen duten intersindikalak mobilizazioak deituko ditu heriotza berri hau salatzeko. Azken honekin, 18 dira aurten lan istripuan hil diren langileak.