GARA
BILBO

«Ekonomia, langileon eskuetara», aldarrikatuko du Sortuk M1-ean

«Euskal langile herriaren garaia da, emakume zapalduen garaia, migrante baztertuen garaia, gazte prekarizatuen garaia, zapalkuntza oro arbuiatzen dugunon garaia. Gerraren makineriaren aurrean, bakearen aldeko aldarria egiteko garaia. Maiatzaren Lehenak horren isla izan behar du», esan zuen Sortuk egun honen bezperan, Arkaitz Rodriguez eta Kizkitza Gil de San Vicenteren ahotan.

LAB sindikatuaren 50. urteurrena ospatzeko deia egin zuten Sortuko kideek, Iruñean gaur egitekoak diren mobilizazio eta ekitaldira erakarriz.

«Bete ditzagun Iruñeko eta Baionako kaleak langile klasearen defentsan, ekonomiaren kontrola eta demokratizazioa aldarrikatzeko eta horretarako ere ezinbestekoa dugun burujabetza politiko eta ekonomikoaren bandera altxatzeko», adierazi zuten.