Cesar ARXINA EUROPA PRESS
BEGIRADA

Galegoak ere sustapen politikak behar ditu

Queremos Galego plataformak deituta, “Galego vivo. Galiza viva” lelopean, milaka galiziar bildu ziren atzo galizieraren aldeko manifestazioan. «Emergentzia linguistikoa da; espazio guztietan presente egotea eta erabilera posible izatea eskatzen dugu», adierazi zion GARAri Marcos Maceirak, A Mesa Pola Normalización erakundeko presidenteak. Estatuko hizkuntza minorizatuek, salbuespenik gabe, egoera zaila bizi dute, sustapen politika eraginkorren faltaren, eta, batzuetan, politika glotofoboen ondorioz.