Eduardo PARRA EUROPA PRESS
BEGIRADA

Osasungintza: egiturazko egoerari heltzeko tenorea

EH Bilduk eta EAJk aurkeztutako interpelazioei erantzunez, Monica Garcia Osasun ministro espainiarrak autonomia erkidegoei dei egin die beren eskumenak erabil ditzaten osasun langile falta arintzeko, Estatuaren eskumenak «inbaditu gabe». EAJk erantzun dio Estatuak bere eskumenak balia ditzala. EH Bilduk, berriz, biei eskatu die «baloia elkarri ez pasatzeko». Egungo gabeziak sortzen dituen egiturazko egoera konpondu ezean, urtero berehalako beharrei erantzuteko premia egongo da. Eta kalitate okerragoko zerbitzua.