Sergio IGLESIAS
BBK MUSIC LEGENDS

Legenden konstelazioa iritsi da Bilbao Arenara

Susan Santosekin, goian, eta The Jayhawksekin -behean, Gary Louris abeslari eta gitarrajolea- hasi zen BBK Music Legends jaialdia.
Susan Santosekin, goian, eta The Jayhawksekin -behean, Gary Louris abeslari eta gitarrajolea- hasi zen BBK Music Legends jaialdia. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Susan Santosen blues doinuek abiatu dute aurten BBK Music Legends, izarren konstelazioa izan nahi duen jaialdia. The Jayhawksen country rockaren ondoren iritsi zen plater handia, The Pretenders. Eta The Screamin’ Cheetah Wheeliesek itxi zuen oholtza nagusiko kartela. Gaur, Petti, Canned Heat, Deep Purple eta Blue Pills igoko dira bertara.