Oskar MATXIN EDESA FOKU
BEGIRADA

Protesta arteko inaugurazioa

Bilbon, Agirre lehendakaria etorbide berrituaren inaugurazioan, auzotar talde batek Juan Mari Aburto alkatearen aurrean protesta egin zuen atzo, berritze lanetan egindako zuhaitz mozketak direla eta. Moztutako zumarrak 120 dira eta, haien ordez beste hainbeste zuhaitz landatu badituzte ere, Hiri Berdeak plataformak salatu du soilik zuhaitz gutxi batzuk zeudela mozteko egoeran. Gainera oraingoek askoz itzal gutxiago ematen dute. Garbi dago hiri eredu berdeak beharrezkoak direla, baina baita prozesu parte hartzaileak ere.