Michele SPATARI AFP
BEGIRADA

Tragediari Burdin Aroko tresnekin aurre egiten

Kencho Shacha Gozdi-n, Etiopiako lurralde urrun batean, euri-jasa baten ostean luizi batek zenbait etxe irentsi zituen aurreko astelehenean. Hildakoak 230 dira, baina 500 izan daitezkeela zenbatesten da. Herritarrak eskura dutenarekin gorpuak bilatzen ari dira. Dramatikoa da, eta esanguratsua, 2024an, gizateria esparru ugaritan pentsaezinak ziruditen aurrerapenak egiten ari den garaian, herri batek halako tragediari aitzurrekin aurre egin behar izatea.